Terry Gilliamen azkeneko filma estreinatzen dute gaur Gasteizen, Bilbon, Barakaldon, Donostian, Irunen, Iruñean eta Tuteran (bikoiztuta). Guk Donostiako Zinemaldian dastatzeko aukera izan genuen, jatorrizko bertsioan, eta ikaragarri gozatu genuen. Efektu berezi harrigarriak, fantasia eta errealitatearen arteko jauziak. Tom Waits deabruarena egiten. Eta Heath Ledger aktorearen azken filma, grabaketaren erdian hil zen. Bera ordezkatzeko Gilliamek Johnny Deppen laguntza izan zuen, eta Ledger ordezkatzeko gidoia egokitu zuten: Depp, Jude Law eta Colin Farrell aritu ziren Ledgerren pertsonaia ordezkatzen (ispiluaren bestaldera, fantasiazko munduetan). Bi orduz eguneroko errealitatea ahaztu eta beste mundu batean sartzeko aukera ematen du filmak. Internetetik jatorrizkoa jaisteko aukera baduzue ez aukera galdu...
viernes, 23 de octubre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Terry Gilliamen pelikula gehienak ikusi ditut, eta hauetatik gehienak gustatu zaizkit.
ResponderEliminarZoritxarrez ez naiz oso fantasiazalea, eta fantasia ukituak digeritu ditzakedan arren, fantasiazko film oso-osoak ez zaizkit gustatzen (bada salbuespenik, noski).
Halere, ahal dudanean edo gehienbat eskura, ikusiko dut.